Urte honetako Goya sarietan, "Cuerdas" delako laburmetraia bere mailan izan zen saritua.
Filme honetan kontatzen den historioa Burmuineko Paralisia duen ume batena da.
Nicolás, horrela deitzen da gure protagonista, eskola berri batera doa ikastera. Bertan, ikasgelako andereñoak Nicolás, gurpil-aulki batean dagoen
etorri berria den ikaslea aurkeztuko du. Nicolás-ek ez du hitzegiten
eta ez da mugitzen ere baina lehen egunetik, Maria delako ikaskideari
arreta deitzen dio eta egunero saiatuko da berarekin jolasten.
Mariak,
soken bidez asmatzen du beraien arteko jolasteko irtenbide bat eta
ikasgelako beste umeen harridurari kasu egin barik Nicolasekin
jolasteari ekiten dio egunero.
Filmearen bukaerak uste
baino gehiago mugitzen du ikusten duen edonorengan, baina azken
kredituetan agertzen direan esaldiak ez dira horren erraz ahaztuko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario