Apirilaren 7an, IES Cruces BHIko 2.Bko ikasleak eta Arteagabeitia HLHIko 5 urteko gelako umeak berriro elkartu dira IRAKURBENTURA proiektuaren 2. topaketan.
Lehen nerbioak laster poza eta gozamen bihurtu dira berriz elkar ikustean.
Esperientzia, benetan polita eta aberasgarria izan da. Paregabeko aukera esanguratsua izan dute emozioak adierazteko, harremanak sendotzeko eta hizkuntza gaitasuna trebatzeko, besteak beste.
Institutokoek "Satortxoa" eta "Hiru txerrikumeak" ipuinen kontaketa eta hauetaz jarduera egoki batzuk prestatu dituzte ume txikiekin lantzeko asmoz.
Txikiek, adi entzun dituzte ipuinak eta nagusien laguntzaz prestatutako ekintzei ekin diete.
Bai nagusiak bai txikiak gustora ibili dira elkarlanean.
Esperientzia errepikatzeko prest daude. Beraz, Aste Santuko oporrak pasa eta gero 3. topaketa prestatzen hasiko dira. Laster izango dugu horren berri.
Bisita dokumentatu dugu eta hauek dira grabatutako bideoa eta argazki batzuk.
Institutoak eta eskolak ere esperientzia zabaldu dute haien blogetan.
Hauexek dira ikastetxeen blogen estekak:
Arteagabeitia HLHI bloga
Cruces BHI bloga
No hay comentarios:
Publicar un comentario