2014/05/29

Euritan blai...EUSKARA PIZTUZ

GU GEU GARA BIDEA: Alazne, Cynthia, Aaron eta Javi, 3.mailako ikasleak.........................
..............................................................................................................................
Munduan 7.000 hizkuntza inguru daudela diote, horien artean Euskara. Hizkuntza, hitza, zurea, denona, anitza, dibertigarria, integratzailea, koloretsua, etxekoa, kalekoa, eskolakoa, mundiala...
..................................................................................................................................................
Euskara desberdintzen gaituena, euskaldun egiten gaituena da. Bizkaitik Nafarroara eta Gipuzkoatik Arabara. Iparraldea ahaztu gabe.
.........................................................................................................................................
Gure artean ere, batzuetan ulertzea zaila izaten da eta konturatzen gara hainbat euskara daudela. Orduan, euskara ikasteko eta hitz egiteko jakin-mina handitzen dugu.
.....................................................
Gu geu nortzuk garen adierazteko duelako, zabal ezazu EUSKARA.  Gu geu BIDEA garelako
.........................................................................................................................
3.zikoko ikasleak

6.mailako ikasleek EUSKARA PIZTUZ aprobetxatu zuten ikasturte honetan zehar Bertsozale Elkartearekin, Unai Ormaetxea bertsolariarekin,  egindako lanaren zati bat erakusteko; Hona hemen kantatutako bertso batzuk:
........................................................................................................


Euskara Piztuz

Euskara da lore bat................................Hizkuntza da barruan
polit politena.......................................dugun tximeleta
Barakaldon fruitua.................................euskara da lore bat
ematen duena......................................kolorez beteta
...............................................................................
Guri gustatzen zaigu...............................Nahiz hizkuntza denetan
bertsoak lantzea.....................................ahal garen batu
oso ona delako.....................................gurea da ta hemen
gauzak asmatzea...................................euskaraz alkartu
..........................................
Guri gustatzen zaigu..............................Euskara piztu dugu
mendira joatea....................................herriko onena
eta txori artean...................................euskara da Europan
euskara entzutea..................................hizkuntza zaharrena
................................
Egin dezagun gure................................Egun honetan dugu
hitzen berrikuntza................................euskararen festa
gora gure ahotsak................................ta gu izango gara
ta gure hizkuntza.................................hemengo orkestra
.............................................
Hemen Bizkaian gaude...........................Bertsolaritzan gaude
abesten bertsoak.................................ideiak asmatzen
eta bertsolaritzan.................................komiki ta ipuinez
euskara jokoak...................................asko dibertitzen

5.mailako ikasleek lelo batzuk idatzi zituzten eta Endikak errapeatu zituen.
 .................................................


No hay comentarios:

Publicar un comentario