Azkenengo
denboraldietan, mendeko eta milurtekoko aldaketa dela eta, emakumearen eskubideen aldeko ahaleginek
ekimeneko mugak zabaldu dizkiete neskatilei. Baita mutikoei ere, zeren mutikoen
eta neskatilen beharren eta eskubideen aldeko ahaleginek guztiengan eragina
baitute, neskek eta mutilek desberdinak izateko eskubidea dutenari buruzko
ideian, bazterkeririk edo zapalkuntzarik sufritu behar izan gabe.
Hezkidetzaren ikas-irakasteko ereduan ez dago munduari buruzko
ikuspegi bakarra, ezta portaeren sailkapen ierarkizatua ere, gizonezko eta
emakumezko bereizkeriaren araueko zerarik. Beraz, neskek gizarteko arloan
arrakastaz mugitzeko trebeziek, mutilek arlo pribatuan modu autonomo eta
solidarioan maneiatzeko ezaguerek maila bereko garrantzia izango dute. Hezkidetzak
gizarteko zein arlo pribatuko menperatzeak biltzen ditu maila berean.
Nahiz eta gizonen edo emakumeen errealitate desberdinak ahal
izan, desberdintasun hauen “berdintasuna”, maila berekotasuna edo garrantzi
berberakoa izatea zutabe kontzeptua dela jotzen du feminismo berriak, feminismo
dialogikoak, hots, pertsona desberdinek parte hartzeko zabalik dagoen
feminismoak.
Eta, testuinguru honetan, Lidia Puigvert eta Marina Subirats
bezalako adituak kokatzen dira.
Beraz, hezkidetza balioen berdintasunean heztea da, inolako
bazterkeriarik gabe.
No hay comentarios:
Publicar un comentario