CEIP Ibaibe HLHI ikastetxean, "Ikas Komunitateak" sarean sartu ziren 2006-2007 ikasturtean. Eskatu diegu,zortzi ikasturteko ibilbidea egin ondoren, zabaltzea arrakastatsuak izan diren praktikak. Hau da kontatu digutena.
![]() |
Irakuketa bikoteka jantoki orduetan |
- Komunitatearen inplikazioa hainbat zergeginetan (ortuan, liburutegia zabaltzen ordutegitik kanpo, solasaldi literarioetan, talde elkarreragiletan.informatikan laguntza
- Beurko institutoko batxilergiko 1. mailako 32 boluntario talde elkarreragileetan
- Jantokian “irakur-laguna”rekin bikoteka irakurtzea. Ekimen honetan 120 ikaslek hartu dute parte
- Talde elkarreragileak 5 urteko geletatik 5. mailetara, 6 mailetan lan kooperatiboaren bidez sustatzen dugu elkarrekintza (ez dugu lortu boluntariorik)
- Solasaldi literarioak 3. mailetatik aurrera..
- Guraso boluntarioak ingelesa indartzeko 4 eta 5 urteko geletan.
4 urteko geletan, bi ama bolondres ingelesarekin laguntzen |
Solasaldi literarioak |
Solasaldi curricularrak
Ikasturte honetan hasi gara solasaldi curricularrak egiten astero 3. mailatik aurrera, arrakasta ikusita planteatu da 1. zikloan ere egitea eta horretarako 3. mailako irakasle 1 sartzen da ziklo honetako geletan erakusteko prozedura.
Solasaldi literarioak
Lekeitioko eta beste eskoletako esperientzia ikusita solasaldi literarioekin, birplanteatu da Ibaiben irakurriko ditugun liburuak eta liburu klasikoak erabiltzea erabaki dugu . Ikasturte honetan 3. zikloan hasi gara baina beste zikloetan ere irakurriko dira. Eskaera egin da eta erosi dira:
![]() |
Solasaldi literarioak |
- 2. ziklorako On kixote Mantxakoa eta 20.000 legoako bidaia ur azpitik .
- 6. mailetan Oliver Twist irakurri dute ikasturte honetan eta hurrengoan Romeo eta Julieta ere erosiko dugu.
- Haur Hezkuntzan 4 urteko gelatik eta 1. zikloan ipuin klasikoak erabiliko dira.
- Solasaldi koadernoa erabiliko da 3. mailatik aurrera.
Genero Indarkeria eta gatazken prebentzioa
Talde elkarreragileak |
III. Estatu mailako Ikas Komunitate Jardunaldietan, SARA CARBONELL -en esperientzia ezagutu ondoren eta Ramón Flecharen hitzaldia entzun ondoren honako ideiak aplikatzen hasi gara genero indarkeria eta gatazkak prebenitzeko:
- Ezin da lortu arrakasta indarkeria erabiltzen, txikitatik ume guztiek ikasi behar dute hori. Ez dute lagunik izango horrela, eta ume batek ez dio zergatik musu bat eman behar edo parkamena eskatu jo badu. Ume horiei arreta gehiago ez eman arrakastarik ez lortzeko.
- EZ DA EZ.
- Ausartak izan behar gara esateko begiraleei eta irakasleei gertatzen dena. Ez gara Salatariak Ausartak baizik.
- Ume batek jotzen badu edo indarkeria erabiltzen badu besteek ez dute onartu behar bere jokaera , aldatzen badu bere jokaera onartuko dute.
- Bultzatu behar dira txikitatik maskulinitate berriak eta lagun horiek superlagunak izatea.
“Actuaciones de exito en las escuelas europeas” txostena izango da gure erreferentzia.
Inmakulada Barga
Ibaibeko Ikasketa burua
No hay comentarios:
Publicar un comentario