2014/09/16

MIntegiak eta Ikastaroak

Mintegien zerrenda zabaltzen dugu. Eta urtero egiten dugun moduan, gogoratu nahi dizugu izena eman behar duzula. Lana errazteko Mintegi koadro batean idatzi ditugu guztiak. Kurtsoan zehar puntualki egingo ditugun ikastaroak ere orri honetan publikatuko ditugu (goian, iragarki gisa). Izena sakatuz gero inskripzio orrira joango zara. Ez ahaztu datu guztiak bete ondoren “Bidali” botoia sakatzea, bestela ez dugu zure inskripzioa jasoko. Hala eta guztiz ere, egun batzuk pasa ondoren, begiratu ea zure izena onartuen zerrendetan agertzen den. Duda edo problemaren bat badaukazu, bidal iezaguzu mezu edo iruzkin bat.

Publicamos la lista de Seminarios. Y como todos los años, queremos recordarte que debes inscribirte. Para facilitar el trabajo hemos escrito todos los Seminarios en un cuadro. Los cursos puntuales que haremos a lo largo del curso también los publicaremos en esta hoja (arriba, a modo de anuncio).  Pulsando sobre el nombre, irás a la hoja de inscripción. No olvides pulsar el botón de “Enviar” una vez hayas completado todos los datos, si no no recibiremos tu inscripción. Aún así, pasados unos días, comprueba si tu nombre aparece en el listado de admitidos/as. Si tienes alguna duda o problema, mándanos un mensaje o comentario.

- no title specified
HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK
IKT AHOLKULARITZA
HIZKUNTZA NORMALKUNTZA AHOLKULARITZA
BIGARREN HEZKUNTZA
ZUZENDARITZA
OROKORRA

2014/09/08

14-15 IKASTURTEA

Gaurko berria hedabide guztietan: Gaur gure erkidegoan 360.000 inguru ikasle, Haur Hezkuntzatik Batxilergo eta Lan Heziketara  hasiko dira ikasturte berria.

Hedabideek, askotan lotzen dute berri hau kutsu artegagarri duen beste  informazio batzuekin, zoritxarrez. Pisu handia eramaten duela gure ikasleek, osasunerako kaltegarria. LOMCEk ekarriko dituen aldaketek giro ezegonkorra sortzen dutela ikastetxeetan. Famili bakoitzak, bataz beste,400€  gastatuko duela... Hedabideen begirada ez da oso baikorra, egia esan.


Hezkuntzan ari garenok beste begirada batekin ikusten dugu ikasturtearen hasiera. Ikasturte berri batek aukera asko ekartzen dizkigu
- gure lana gero eta hobeto egitea; 
- ikasle bakoitzak bere ahalmenak garatzen laguntzea;
- gure lanari esker mundua pixka bat hobetzea...

Zein da zeure begirada?