Gaurko berria hedabide guztietan: Gaur gure erkidegoan 360.000 inguru ikasle, Haur Hezkuntzatik Batxilergo eta Lan Heziketara hasiko dira ikasturte berria.
Hedabideek, askotan lotzen dute berri hau kutsu artegagarri duen beste informazio batzuekin, zoritxarrez. Pisu handia eramaten duela gure ikasleek, osasunerako kaltegarria. LOMCEk ekarriko dituen aldaketek giro ezegonkorra sortzen dutela ikastetxeetan. Famili bakoitzak, bataz beste,400€ gastatuko duela... Hedabideen begirada ez da oso baikorra, egia esan.
Hezkuntzan ari garenok beste begirada batekin ikusten dugu ikasturtearen hasiera. Ikasturte berri batek aukera asko ekartzen dizkigu:
- gure lana gero eta hobeto egitea;
- ikasle bakoitzak bere ahalmenak garatzen laguntzea;
- gure lanari esker mundua pixka bat hobetzea...
No hay comentarios:
Publicar un comentario