2014/11/07

28. Jardunaldi Pedagogikoak. 2. saioa Tailerrak. "Kooperatzen ikasten eskolan" Tailerra





Continuando con las 28. Jornadas Pedagógicas de Barakaldo el 5 de noviembre, tuvo lugar la segunda jornada  con la celebración de tres talleres en los que se trabajaron diferentes formas y técnicas para afrontar la diversidad en las aulas, tema principal de las jornadas -La Diversidad en poSItivo- y donde se ofrecieron diversas metodologías inclusivas basadas en la cooperación.

Uno de estos talleres basado en el Aprendizaje Cooperativo fue dirigido por Irene Gonzalez e Ixone Akesolo del Berritzegune de Basauri-Galdakao con la participación de 60 personas con una evaluación muy positiva.




Ikasketa kooperatiboa aniztasunari erantzuteko eta eskola inklusiborantz ibiltzeko estrategia onenetarikoa da. Eskola inklusibo batek, hau da, barruan ikasle guztiak -bere berezitasunak onartuta- benetako partaide sentitzen diren eskola batek egitura kooperatibo bat erabili behar du. Ikasleen arteko elkarreraginean oinarrituta dagoen egitura batean mugitu behar gara dagoen aniztasunari erantzun egokia emateko, hain desberdinak diren ikasleak batera ikasi ahal izateko. Horrez gain, ikasketa kooperatiboa lantzerakoan garatzen diren balore eta jarrerak dira, hain zuzen ere, eskola inklusibo batek behar dituenak: aniztasunarekiko errespetua, guztion onarpena eta partaidetza, solidaritatea, elkar-laguntza, erantzunkizuna, ikuspegi kritikoa, eta abar.

Ikasketa kooperatiboa oso estrategia egokia da hainbat oinarrizko gaitasun garatzeko, eta bereziki zeharkakoak diren Herritartasunarako gaitasuna, Ekimen pertsonalekoa edo Ikasten ikasteko. Ikasketa kooperatiboak ikasketaren autorregulazioa, arduren banaketa, guztion partaidetza, ahozko komunikazio trebeziak, errespetua, elkarlaguntza, enpatia ... garatzen du.

Baina, zertan datza ikasketa kooperatiboa? Zelan egiten da?
Vic-eko Unibertsitateko ekipoak proposatzen duten markoa jarraitzen dugu: hiru eremu hauetan lan egitea:
 Vic-eko Unibertsitateko ekipoak



Cooperar para aprender. Aprender a cooperar J. R. Lagoren aurkezpenetik hartuta)

Lehenengo pausua taldearen kohesioa lortzea da (A eremua); horretarako hainbat dinamika proposatzen dira: koloretako mundua, maleta, elkarrizketa, pilota, ... Hala ere, ikasleak taldeka ipintzea ez da nahikoa haien artean kooperazioa garatzeko, ikasleei  kooperatzen "behartzeko" jarduera egitaratu behar da era zehatz batean, hau da, egitura kooperatiboak (B eremua) erabiltzea: folio birakaria, arkatzak erdira, 1-2-4, 3 minutuko etena, ... Eta azkenik, ikasleek gero eta hobeto kooperatzeko, ekipoko planak (C eremua) egiten dira, non ikasleek ardurak eta hobetzeko helburuak lortzeko konpromezua hartzen duten, banakakoak eta ekipokoak.

Irene Gonzalez eta Ixone Akesolo B06 Basauri-Galdakaoko Berritzeguneko Ikasketa Kooperatibo Mintegiko arduradunak dira eta berritzegunean egin duten lan guztia haien blogean eta wikian ikus dezakegu. Eskerrik asko zuen kooperazio eta kemenagatik.


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada