Lemoizko
Eskolako zuzendari eta ikasketa buruak, Natxo eta Anabel, eskolako
ezaugarri nagusiak aipatzen dituzte, testeuinguruaren irudia margozteko.
Eskolako
helburua ikasle guztien arrakasta lortzea denez, proiektuen bidez lan
egitea oso metodologia egokia delakoan hasi zirenLemoizko eskolako
irakasleek metodologia hori praktikan jartzen.
Proiektuen abantailen artean batzuk azpimarratzen dituzte:
- Jarduera zabalak izaten dira.
- Umeentzako motibagarria da.
- Konpetentziak lantzeko modo egokia da.
- Jarduera soziala, abesgarria. Lan kooperatiboa bultzatzen duena. Familien parte hartzea bultzatzen da.
- Jarduerak konplexuak dira, konplexutasuna presente egon behar duelako eskolan.
- Inklusibitatea, ikasle guztiek daukate aportatzerik.
- Poiektuak planteamentu globalak, eleanitzak eta interdisziplinarrak dira.
Eskolako
irakasle guztiek proiektuak disenatzeko elkarlean egiten dute. Astero
ordubateko bilera egiten dute irakasleek proiektuak disenatu, jarraitu
eta ebaluatzeko. Plangintzan, ikasleen interesetatik abiatuta
currikuluma garatzen da.
Saioaren
bigarren zatian partaide guztiek, talde txikietan banaturik, proiektu
baten diseinatu, eta geroago, sortutako zalantzak eta zailtasunak denon
artean partekatzeko aukera izan dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario