2014/12/19

IRAKURBENTURA

Abenduaren 10ean, Arteagabeitia ikastetxean, iaz hasitako esperientzia arrakastatsua jarraituz, ikasturte honetako 1. topaketa izan genuen. Cruces BHIko Batxilergoko boluntario batzu eta D ereduko 2.mailako ikasleak hurbildu ziren HHko 5 urteko umeekin lan egiteko asmoz.

Behin harrera eginda eta gabonetako kantekin saioa hasita, ilusioz eta gogoz, bai nagusiak bai txikiak aritu ziren institutokoek prestatutako jardueretan.

Esperientzia paregabea izan da elkar ezagutza eta  komunikazio gaitasuna euskeraz jorratzeko, elkarrengandik ikasteko eta norbanako zein  taldeko ardura garatzeko.

Hona hemen topaketaren kronika



Esteka honetan duzue IES Cruces BHIko blogaren sarrera eta hementxe Arteagabeitia HLHIko Irakurbentura blogean  plazaratu dituzten aukezpen bideoak eta argazkiak

No hay comentarios:

Publicar un comentario