Abenduaren 3an, El Pilar ikastetxean, mateABENTURA lehen topaketa izan zen. Gurutzetako institutuko ikasleak (DBHko 3.mailakoak eta Batxilergoko bolondresak) hurbildu ziren El Pilar ikastetxera 2.mailako ikasleekin, gaitasun logiko-matematikoa eta euskara "aitzaki" direlarik, elkarlanean aritzeko, elkarrengandik ikasteko baita zuzenean elkar ezagutzeko ere.
Primeran aritu ziren nagusiak eta emozioz beterik txikiak. Oparia ere ekarri egin zioten: Txikiek bertsoak bota zituzten; DBHkoek, kutxa polit batean gorderik, tangram jolasa bana eman zieten.
Guztiok aldez aurretik ezagutu zuten elkar partekatuko zuten bideo-aurkezpena baten bidez eta eskutzitzen bitartez. Guztiek ere sakonki prestatu zuten topaketa: institutukoek informatika, teknologia, plastika, euskara eta matematika arloetan prestatu zuten ikasleekin landuko zutena. Profesionalak bezala, saioaren plangintza, materialak eta garapena lotu zituzten ikasgeletan aurrera eramateko. Txikiek, bertsoak asmatzen, entsaiatzen eta norbanaren aurkezpena prestatzen eman zituzten saio batzuk, bere tutoreen gidaritzapean.
Hemen uzten dizuegu topaketaren kronika bideoan. Irrikitan gaude bigarrena noiz izango!
Gurutzeta Institutuko blogean eginiko kronika
Esperientzia bikaina, zorionak!
ResponderEliminarBenetan esperientzia polita eta baliograrria.
ResponderEliminar