2015/09/11

2015-16 Mintegiak eta ikastaroak

Mintegiak15-16 Mintegien zerrenda zabaltzen dugu. Eta urtero egiten dugun moduan, gogoratu nahi dizugu izena eman behar duzula. Lana errazteko Mintegi koadro batean idatzi ditugu guztiak. Kurtsoan zehar puntualki egingo ditugun ikastaroak ere orri honetan publikatuko ditugu (goian, iragarki gisa). Izena sakatuz gero inskripzio orrira joango zara. Ez ahaztu datu guztiak bete ondoren “Bidali” botoia sakatzea, bestela ez dugu zure inskripzioa jasoko. Hala eta guztiz ere, egun batzuk pasa ondoren, begiratu ea zure izena onartuen zerrendetan agertzen den. Duda edo problemaren bat badaukazu, bidal iezaguzu mezu edo iruzkin bat.

Publicamos la lista de Seminarios. Y como todos los años, queremos recordarte que debes inscribirte. Para facilitar el trabajo hemos escrito todos los Seminarios en un cuadro. Los cursos puntuales que haremos a lo largo del curso también los publicaremos en esta hoja (arriba, a modo de anuncio).  Pulsando sobre el nombre, irás a la hoja de inscripción. No olvides pulsar el botón de “Enviar” una vez hayas completado todos los datos, si no no recibiremos tu inscripción. Aún así, pasados unos días, comprueba si tu nombre aparece en el listado de admitidos/as. Si tienes alguna duda o problema, mándanos un mensaje o comentario.

HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK
IKT AHOLKULARITZA
HIZKUNTZA NORMALKUNTZA AHOLKULARITZA
BIGARREN HEZKUNTZA
Hezkidetza
ZUZENDARITZA
OROKORRA

2015/09/10

Lankidetza Proiektuak

 

Ikasturte berri honetan ere Eskolen arteko Lankidetza proiektuetan parte hartzeko gonbidapena zabaldu nahi dizuegu Berritzegune Nagusiko kideok.

Haur Hezkuntzatik hasita Bigarren Hezkuntzaraino, etapa guztiek duzue Lankidetza proiekturen batean sartzeko aukera, hala nahi izanez gero.

 

Besteak beste, Hizkuntza Gaitasun Komunikatiboa, Konpetentzia Digitala, eta  konpetentzia oro, modu eraginkorrean jorratzeko aproposak dira proiektu hauek.

Geletan bertan eta beste eskoletako ikasleekin modu kolaboratiboan garatuko dira.

 

Azken batean, ikasgeletan burututako lan produkzioak beste eskoletako kideekin eta familiekin elkarbanatuko dituzue sarean, erakuslehio aparta gertatuz ikasleen  motibaziorako.

 

Hauek dira  gure proposamenak:

 

PELUTXEAK :  Haur Hezkuntza 4 eta 5 urteko ikastaldeei zuzenduta. (* LH1n ere bai) 

 Sartu izena emateko formularioan

 

ASMAKILO : Lehen Hezkuntza 1. eta 2. ikasmailako ikasleei zuzendua. 

Sartu izena emateko formularioan

GURE HERRIETAN ZEHAR : Lehen Hezkuntza 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendua. 

                                                              Sartu izena emateko formularioan

HAMAIKA HAIZETARA:  Lehen Hezkuntza 5. - 6. eta DBHko ikastaldeei  zuzendua.

Sartu izena emateko formularioan

 

Izena eman ondoren, aurkezpen bileretarako deialdiak jasoko zenituzkete, bertan partehartzaileok elkar ezagutu eta proiektuak adostu ahal izango duzue, beti ere, Berritzeguneen laguntza eskura duzuelarik.

 

Eta Europako beste herrialdetako eskolekin lankidetzan jardun nahi izanez gero, eTwinning komunitatean parte hartzea proposatu nahi dizuegu: HH - LH - DBHko ikastalde orori zuzendutako proiektuak burutu baitaitezke.

 


 

Argibide gehiago lankidetza20@gmail.com