2015/09/10

Lankidetza Proiektuak

 

Ikasturte berri honetan ere Eskolen arteko Lankidetza proiektuetan parte hartzeko gonbidapena zabaldu nahi dizuegu Berritzegune Nagusiko kideok.

Haur Hezkuntzatik hasita Bigarren Hezkuntzaraino, etapa guztiek duzue Lankidetza proiekturen batean sartzeko aukera, hala nahi izanez gero.

 

Besteak beste, Hizkuntza Gaitasun Komunikatiboa, Konpetentzia Digitala, eta  konpetentzia oro, modu eraginkorrean jorratzeko aproposak dira proiektu hauek.

Geletan bertan eta beste eskoletako ikasleekin modu kolaboratiboan garatuko dira.

 

Azken batean, ikasgeletan burututako lan produkzioak beste eskoletako kideekin eta familiekin elkarbanatuko dituzue sarean, erakuslehio aparta gertatuz ikasleen  motibaziorako.

 

Hauek dira  gure proposamenak:

 

PELUTXEAK :  Haur Hezkuntza 4 eta 5 urteko ikastaldeei zuzenduta. (* LH1n ere bai) 

 Sartu izena emateko formularioan

 

ASMAKILO : Lehen Hezkuntza 1. eta 2. ikasmailako ikasleei zuzendua. 

Sartu izena emateko formularioan

GURE HERRIETAN ZEHAR : Lehen Hezkuntza 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendua. 

                                                              Sartu izena emateko formularioan

HAMAIKA HAIZETARA:  Lehen Hezkuntza 5. - 6. eta DBHko ikastaldeei  zuzendua.

Sartu izena emateko formularioan

 

Izena eman ondoren, aurkezpen bileretarako deialdiak jasoko zenituzkete, bertan partehartzaileok elkar ezagutu eta proiektuak adostu ahal izango duzue, beti ere, Berritzeguneen laguntza eskura duzuelarik.

 

Eta Europako beste herrialdetako eskolekin lankidetzan jardun nahi izanez gero, eTwinning komunitatean parte hartzea proposatu nahi dizuegu: HH - LH - DBHko ikastalde orori zuzendutako proiektuak burutu baitaitezke.

 


 

Argibide gehiago lankidetza20@gmail.com 


No hay comentarios:

Publicar un comentario