2014-2015.eko
ikasturtean Antonio Trueba BHI-ko 3. DBHeko ikasleek parte izan dute Europako
eLearning Programa eTwinning Plataforma
intereskolarren barruan. “Los Misterios
del Bosque” deritzon on-line proiektuan beste bi ikastetxekin batera (IES
Leopoldo Queipo, Melillan, eta Oleksandria school n9, Ukranian) egin dute lan.
Proiektu honetan, aipatutako ikastetxeek beraien herrietan naturarekin lotuta
dauden leiendak eta mitología konparatu dituzte, eta konturatu dira bai
desberdintasunak baita berdintasunak ere badaudela. Barakaldoko ikasleek
Melillako eta Ukraniako leiendak landu dituzte eta gainontzeko ikastetxetan
besteen leiendei buruzko ekintzak egin dituzte. Emaitzak komik moduan azaldu
dira (Pixton programari esker) eta publikoak dira plataforma berezi batean
(Twinspace-an:
Kulturen
arteko lana bultzatzeko, Antonio Truebako 3.DBHko ikasleek Ukraniako eta
Melillako istorioak 1-DBH-ko ikasleei irakurri eta aurkeztu dizkiete. Ekintza
hori grabatu zen eta bi bideo atera ziren (bai Twinspacean batia youtuben ere
ikus daitezke).
Lan
hauetan eduki eta gaitasun desberdinek tratamendu zeharkakoa izan dute (IKT,
Natura, Gaztelania, Literatura, Plastika, Informatika) eta lan kooperatiboari
garrantzia eman diogu. Batez ere, ikasleen arteko irakasteko ekintzetan
(pertsona berdinen arteko ikastea).
Proiektuaren
helburak, edukiak eta emaitzak hain onak izan direnez eTwinning SNA-k (Estatuto
Laguntza Serbitzua) Quality Label ziurtagiria eman diete hiru ikastetxeei, hori
dela medio, hurrengo Estatuko Sarirako hautagaiak izango dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario