Ulibarri programan dauden ikastetxeek aukera izan dute goiz osoko formazioa jasotzeko. Bi saio izan dira.
1. "Heziketa soziolinguistikoa lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetan: Aniztasuna, erabilera eta jarrerak"
Hizlaria: Carma Junyent (Hizkuntzalaria, Bartzelonako Unibertsitatea)
Hizkuntza aniztasunari eta gure inguruko hizkuntza-erabilerari buruz hausnarketa egitea, eta pertsonen, gizarte-taldeen eta hizkuntzen artean ematen diren harremanez (identifikazio-, botere-,elkartasun-harremanez...) jabetzea, ikasgelan egin daitekeen lan aberesgarriak dira.
Hizkuntza aniztasunaren ezagutza gutxietsia egon da, irakaskuntzan, oro har eta batez ere Lehen eta Bigarren Hezkuntzan; gai hauek lantzeak ikasleei beraien ezagutzak eta gaitasunak areagotzeko aukera asko zabaltzen dien arren.
Saioan Carmak ikasgeletan egiteko moduko jarduera batzuk aztertu ditu. Jarduera horiek ezagutza eta hausnarketa bultzatzea dute helburu: hizkuntzei buruz, ikasleen inguruko aniztasun linguistikoaz, hizkuntzen erabileraz eta hizkuntza jarrerez.
Aniztasuna eskolan edo auzoan behatu daiteke eta onomastika eta mailegatutako hitzen bidez landu daiteke. gaur egun erkidegoan 100 hizkuntza inguru ditugu eta horrek merezi du irakasleen hausnarketa.
Hizkuntza erabilera aztertu daiteke, ikasleen adinaren arabera, familiaren inguran, komunitatean edo komunikabideetan zentratuta.
Horretaz gain, hizkuntza aldaera ezberdin erabilerari buruz edo hizkuntza bizitasunaren hautemateari buruzko hausnarketa ere egin daiteke.
Jarrerei dagokionez, aurreiritziak alde batera uztea da helburua, beste hizkuntzarekiko errespetua areagotzeko eta bakoitzaren hizkuntzarekiko lotura (atxikimendua) handitzeko.
2. Mahai-ingurua: "Nola landu hizkuntza jarrerak ikastetxeetan; ikasleekin ez ezik..."
Partaideak:
-Jaunjo Ruiz (EMUN). TELP tailerrak: euskararen erabilera erosoa lortze aldera, hizkuntza jokaera asertiboan trebatzeko, ikastetxeetan DBHko ikasleekin eta irakasleekin landu ditu.
-Maite Asensio (URTXINTXA). HJezHiz programa: Euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa, hizkuntzarekiko jarrerak lantzean oinarritutakoa, LHko zein DBHko gaztetxoei zuzendutakoa.
-Iñaki Eizmendi (EBETE). Ikasleen Hizkuntza Jarrera eta Jokabideetan aholkularitza eta prestakuntza lanak ikasleekin, irakasleekin eta familiekin Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan.
-Esther Mugertza (NAFARROAKO GOBERNUKO EUSKARA ATALA). MSB (Motibazioa Sustatzeko Baliabideak) bolga: DBHko ikasleen euskararekiko motibazio baikorra lantzeko jarduera bilduma.
http://eibz.educacion.navarra.es/blogak/msb/
Argi dago gaur egungo ikasleria zein irakasleriarekin jarrera linguistikoak landu behar direla, ikasleen emozioak, ikasleen aniztasun linguistikoa, motibazioa... Mahi-inguruko partaide bakoitzak nola bideratzen duen aipatutako gaia azaldu zuen.
Laster Ulibarrin bideo batzuk jarriko ditugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario