2015/11/18

AZAROAK 25: EMAKUMEARENGANAKO BORTIZKERIAREN AURKAKO OSPAKIZUNA

Datorren 25ean emakumeenganako bortizkeriaren aurkako eguna da eta ospakizun honek bere sinboloa dauka: puntu lila delakoa, eguneroko bizitzaren ekintza desberdinetan erabili ahal dena.

Sexuen arteko oreka edo aukeren berdintasuna lortzeko ibilbide edo prozesu historikoan, emakumeek aurrerapen handia lortu dute, aurreko gertaera garrantzitsuak zein aitzindariak albora utzita, XX mendean zehar jarraian gaurkotasunera arte, batez ere munduaren mendebaldean. Hala ere, senar edo bikoteko ohiek, edo oraingoek, ezarritako heriotza ugarik ia egunero ustekabean harrapatzen gaituzte, zenbait emakume zaurituta (ariman eta gorputzean) edo erremediorik gabe hilda geratzen zaizkigularik: Hau arrazoigabekeria, jasanezina!

"Maitasuna", gai bezala, bada Filosofiaren gai funtsezkoenetariko bat (nahita esanda, bihar izango da Filosofiaren Munduko eguna, azaroaren hirugarren ostegunean). Ez dira "amodiozko sentimenduak edo emozioak" orain aipatu nahi ditudanak, baizik eta "maitasuna", filosofiaren aldetik: "errealitate ontologiko" bezala, non bakarrik maitalearen onura kabitzen baita: benetazko maitasuna "efusiboa" da, hortaz, ikuspuntu honetatik, guztiz "libre" uzten dena "eduki" daiteke soilik.

Baina, batzuek esango dute hau filosofia dela, eta bai, egia da... filosofia da, zorionez! Niri gustatuko litzaidake bortizkeriaz edo heriotzaz tratatutako emakume horiei omenaldi apal bat egitea. Baina, pixka bat beranduago izango da, ondorengo testu batean... zeren orain pausa bat egin behar dut eta.

Eta itzuli baino lehen, ohar hau utziko dugu:

Oharra: gure maitasuna "Marianne"ari ere eskaintzen diogu, Frantziaren sinbolo maiteari:



1 comentario:

  1. You can get kicked out of a casino if you try to capitalize on someone else's winnings. Gambling consultants provide insights into some of the well-liked casino activities. The Little Shop of Horrors™ slot is predicated, after https://casino.edu.kg/betmove.html all, on the cult traditional featuring the weird plant named Audrey II. Top prizes include $25,000, $20,000 and $15,000 in money or a lot as} $2,500 in free play.

    ResponderEliminar