
Hamar urrats
hizkuntza biziberritzeko
Bat: Egin berba
euskaraz mundu guztiarekin: familiarekin, lagunekin, kalean aurkitzen
dituzunekin…
Bi: Errespeta itzazu euskaraz berba egiten dutenak, beraiek zure hizkuntza
errespetatzen duten bezala.
Hiru: Izan zaitez fidela gure hizkuntzarekin. Jarraitu erabiltzen, euskaraz
erantzuten ez badizute ere.
Lau: Norbait euskaraz egiten saiatzen bada, ez da bere ahalegina eskertzen
duzula erakusteko modu hoberik normaltasunez euskaraz berba egiten jarraitzea
baino.
Bost: Hartu ohar guztiak, mezu elektronikoak, gutunak… euskaraz idazteko
erabakia.
Sei: Beharrezkoa balitz, euskaratu ezazu zeure izena eta berreskuratu
abizenaren euskal grafia.
Zazpi: Harpidetu zaitez euskarazko argitalpenetara. Irakurri liburuak, joan
antzerkira, kontzertuetara, bisitatu web atariak… euskaraz.
Zortzi: Eskatu administrazioari eta bezero zaituzten enpresa guztiei euskaraz (eta
modu atseginean) har zaitzaten.
Bederatzi: Zure ohiko hizkuntza gaztelera edo frantsesa bada, eta ez bazara egunerokotasunean
euskaraz aritzeko kapaza sentitzen, (gutxienez) agertu ezazu hizkuntzarekiko
jakinmina eta begirunea.
Hamar: Beti erdaraz berba egin duzun egoeratan euskaraz berba egitea nekeza
egiten bazaizu, saia zaitez egoera berrietan euskara erabiltzen, eta horrela,
ohitura hartzen joango zara.
“Dez
pasos para revitalizarmos o galego” legez aurkezten
bazaigu ere –A Mesa por la normalización lingüística elkarteak aurkeztua-,
jatorri alemaniarra duen Tilbert D. Stegmann
katalanistarena ei da dekalogo originala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario