2015/12/03

EUSKALDUN BERRIEI AITORPENA

Azken urte hauetan asko eta asko izan gara euskara ikasi dugunok, argi dago eta aipatu behar dut gure motibazioak desberdinak izan direla, hala nola gure hizkuntza berreskuratzea, azterketa bat gainditzea, ia ia galduta zegoen kultura berreskuratzea... Gaur egun Barakaldon euskaldun asko bizi gara, barakaldotar askok lan egiten dugu euskaraz eta euskararen alde, orain arte asko egin dugu baina eman ditzagun falta diren urratsak, hauxe izan behar da barakaldotar bezala lortu behar duguna: EUSKARAREN ERABILERA zabaltzea, indartzea eta igotzea. Eraman dezagun gure hizkuntza Barakaldoko leku guztietara: kalera, parkera, tabernetara, dendetara. Bihotz horren taupadak gara!

No hay comentarios:

Publicar un comentario