2015/12/21

IRAKURBENTURA PROIEKTUA 15-16



Ikasturte honetan ere Irakurbentura proiektuari ekin  diote Cruces BHIko 2. mailako ikasle eta irakasleek.

Proiektua orain dela 2 urte sortu zen Begoña Marqués eta Teresa Villamor institutuko irakasleen eskutik hizkuntza gaitasuna era erakargarri eta esanguratsuan lantzeko asmoz. Horretarako, haien ikasleak Arteagabeitia eskolako 5 urteko umeen tutore bihurtu ziren hainbat jarduera prestatuz eta ikasturtean hiru topaketetan burutuz.

Aurten Ibaibe ikastetxera zabaldu da proposamena eta abenduan bi ikastetxetan lehenengo topaketak izan ditugu .

Balorazioa ezin hobea izan da eta hurrengo topaketa izateko gogoekin agurtu genuen elkar.

Proiektuaren garapena:

1. Ekintzak antolatzeko koordinazio saioak . Partaideak Ikastetxeko 5 urteko tutoreak, institutuko irakasle arduradunak eta Berritzeguneko HH-LH aholkulariak izan gara.

2. Institutuko 2. mailako ikasleentzako formazio saioa 5 urteko umeen ezaugarriei buruz HHko aholkulariaren eskutik.



3. Jardueren eta baliabideen prestakuntza institutuan.

4. Elkar ezagutzeko bideoak grabatu eta trukatu.

5. DBHkoek Haur Hezkuntzako umeei bisita iragartzeko gutuna idatzi.

6. Lehen topaketa gauzatu.



Informazio gehiago IES Cruces blogean: Arteagabeitia HLHI - Ibaibe HLHI eta Arteagabeitia eskolako blogean


No hay comentarios:

Publicar un comentario