2016/01/22

Mateabentura 2015-2016

Ikasturte honetan ere mateabentura proiektuarekin jarraitzen dugu. Aurten, EL Pilar ikastetxeaz gain Juan Ramon Jimenez eskolak ere parte hartu du. Cruces BHIko ikasleak dira ikasleen irakasle lanetan aritu direnak. Horretarako, hainbat lan egin dira materiala prestatzeko eta irakasle rola barneratzeko.

2015eko abenduaren 10 eta 14an lehenengo topaketa burutu ziren El Pilar eta Juan Ramon Jimenez ikastexeetan eta bietan harrera ona izan du abenturak.

Topaketak izan baino lehen elkar ezagutzeko bideoaurkezpena bidali zioten elkarri.


Talde txikietan aritu ziren lanean eta adostuta zeuden bi jarduera egin zituzten: Braille idazkera sistema eta tangram-ak egiten ikasi zuten.

Aipatzekoak dira esperientzia honen ekarpen hezitzaileak: ikasle nagusien jabekuntza, jarduera esanguratsu eta motibagarria, Vigotsky-k zioen “garapen hurbileko eremuan sortzen den ikas-irakastea”, ikastetxeen arteko elkarlana ikas-egoeratan...

Parte hartzaileen topaketaren ebaluazio positiboa izan da eta hurrengoan berriro elkarrekin ikasteko prest daude.

   
Proiektuari buruzko informazio gehiago izateko : ARBELA, 47. zbka. 31. or. 


 IES Cruces BHIko Youtube kanaletik hartua

Ikastetxeen kronikak haien blogetan:

El Pilar HLHI

Cruces BHI

No hay comentarios:

Publicar un comentario