Tony Martín |
Joan den astean, otsailaren 25 eta 26an Lehen Hezkuntzarako Sestaoko XVII. matematika jardunaldiak izan ziren Portugaleteko Santa Maria Ikastetxean. B03 berritzeguneak antolatu zituen jardunaldiak.
Antonio Martín Adrián izan zen hizlaria. Tenerifeko CEIP Aguere (La Laguna) ikastetxean Matematika konpetentzia aholkularitzan ari da lanean eta “OAOA”(otros algoritmos para las operaciones aritméticas) mugimenduaren kide aktiboa da. Herrialde desberdinetan matematika eredu hau zabaltzen ari da.
Lehenengo egunean,otsailaren 25ean, Lehen hezkuntzan kalkulagailuaren erabilerari buruz aritu zen. Kalkulagailua faktore konstantearekin izan behar da. Haur hezkuntzatik hasita maiztasun matematikoaz ohartzeko. Bigarren egunean, problemen ebazpenez aritu zen.
Hona hemen bertan jaso genituen ideia nagusi batzuk:
- Matematiken aprendizaian kontzeptua modu manipulatiboan landu behar da kontzeptuaren errepresentazioa egin baino lehen, “aprendizaje por descubrimiento” Brunerrek zioen bezala. Umeak egin beharreko urratsak: bere inguru hurbileko objektuen ezaugarrien identifikazioa jolasen bidez, hipotesiak egin, hauen konprobazioa eta azkenik, kontzeptu matematikoaren errepresentazioa.
- Tonyk proposatzen duena da manipulazio hori egiteko kanikak, kromoak, harritxoak, margoak erabiltzea, eta bereziki, erregletak eta kalkulagailua. Erregleten bidez, besteak beste, zenbakien deskonposaketa eta konposaketa barneratzen da eta kalkulagailuaren bidez, buruko kalkulua, hipotesiaren frogaketa,etab.
- Ikas prozesua banakako lanen bidez, binaka edota taldeka egitea proposatzen du. Ikasle bakoitza bere pentsamenduaz ohartu behar da eta erabilitako prozesu matematikoaz arrazonatzeko gai izan behar du.
- “El error no hay que tacharlo, ni borrarlo sino señalarlo para partiendo de él realizar el próximo aprendizaje.” Boligrafoz idatzi behar dugu akatsa parentesi artean markatuz.
- Problemek emaitza bat baino gehiago izan dezaketenez eta ebazteko prozesu desberdinak egon daitezkeenez ikasleei beraien hipotesiak egiteko beldurra galtzen erakutsi behar diegu eta, aldi berean, besteena errespetatzen ikasi behar dute.
- Problemen ulermena sustatzeko jarduera eredugarriak: problemaren hasieran, bitartean eta amaieran galdera zuzenak egin, problemen testua kolokan jarri (pentsamendu kritikoa), problemak sortu egoera, datuak edota ebazpenaren planteamendu sinbolikoa emanda.
- Buruko kalkulua ondo dago zenbaki txikiekin baina zenbaki altuekin kalkulagailua erabiltzea komenigarria da.
Informazio gehiago izateko:
- Canal Youtube: Antonio Martín 2020
- Facebook taldea: maestros y profes OAOA
- https://sites.google.com/site/tonymartincapicua/regletas/videos-del-1-al-10
- http://www.b03sestao.es/home/noticias/xviimatematikajardunaldiak
Jose Manuel López Irastorzak eginiko sarrera
No hay comentarios:
Publicar un comentario