Martxoaren 2an, Gasteizen, Eskola Hiztun Bila XIX. Jardunaldia izan dugu.
Jardunaldi horiek Ulibarri Programak antolatzen du Normalkuntza Proiektua garatzen duten ikastetxeentzat. Barakaldon 17 ikastetxe aritzen dira programa horretan eta zentroetako normalkuntza arduradun horientzat aukera ezinhobea da formakuntza jasotzeko eta esperientziak elkartrukatzeko.
Aurtengo gaia:
Hizkuntza jarrerak nola landu.
Goizean zehar Gasteizen bildutako 400 teknikarik lan-tade eta azpi-taldeetan banaturik ikastetxeetan suertatzen diren "benetako egoerak" aztertu, klabeak bilatu, proposamenak egin, estrategiak bilatu eta argudio bideak landu dituzte.
Hasierako jarduera: Publizitatearen mezuak aztertu eta sailkatu.
Zer nolako jarrera dugu?
Asertiboak gara? Pasiboak? Agresiboak?
Asertiboa: bere eskubideak ezagutzen eta defendatzen ditu, besteak errespetatzen.
Pasiboa: ez ditu bere eskubideak eta interes pertsonalak defendatzen. Beste pertsonak errespetatzen ditu baina bere burua ez.
Agresiboa: Bere eskubide eta interes pertsonalak gehiegi defendatzen ditu, beste pertsonak kontuan hartu gabe.
1. Lantegia
"Irten hizkuntzaren armairutik" liburuaren atera eta moldatutako hainbat kasuren azterketa.
1. lantegi horretan pertsona batzuen hizkuntza jarrerei buruz hausnarketa egin dugu:
"...Bagenekien euskarari eroso eustea euskaldunon ahalduntzearen baitakoa dela; begenekien, era berean, inguruneak eta testuinguruak ere baldintzatu egiten duela gure portaera..." Aztertutako pertsonaiek oso ezaugarri zehatzak dituzte baina ezaugarri horiek dituztenak gurekin daude: gure lankidea, jantokiko arduraduna, gurasoak... Zer egin ahal dugu aurreiritzekin bukatzeko? Zer nolako portaera izan behar dut asertiboa izateko? Zer egin ahal dugu egunero topatzen ditugun zailtasunak gainditzeko? Zer egiten dugu Gurea egiten dugun euskaraz bizi nahi dut leloa, euskaraz eroso bizi nahi dut bihur dadin...
Hizkuntza-korapiloa ikastetxean eta Hizkuntza Jarrerak nola landu bigarren lantegiaren gaia izan dugu.
Aztertutako hainbat gai:
HNATaren bizipenak
Ikasleen erabilera eta irakasleen jokaera
Irakasleon portaerak
Gurasoen arloa
Monitoreen arloa
....
Kasu guztietan jarrerak aztertu ditugu eta hausnarketa egin ostean zer nolako estrategiak erabilli behar izango ditugun agertu dira.
Holakoetan gertatzen den bezala lan handia eta denbora gutxi den-dena lotzeko, beraz ikasturte honetako mintegietan gaia lantzen jarraituko dugu.
Izandako ebaluazioa oso positiboa izan da eta teknikariek oso gustura, emankorra eta "praktikoa" izan dela aipatu dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario