2016/05/17

Maiatzak 17: LGBT en aurkako bazterkeria ezabatzeko eguna


El Día Internacional contra la Homofobia y la Transfobia (en inglés, International Day Against Homophobia and Transphobia, IDAHOT) se celebra el 17 de mayo para conmemorar la eliminación de la homosexualidad de la lista de enfermedades mentales por parte de la Asamblea General de la Organización Mundial de la Salud (OMS), lo que tuvo lugar el 17 de mayo de 1990. Su objetivo principal es el de coordinar todo tipo de acciones que sirvan para denunciar la discriminación de que son objeto las personas homosexuales, lesbianas, bisexuales y transexuales, y para hacer avanzar sus derechos en todo el mundo.

LGBT son las siglas que designan colectivamente a Lesbianas, Gays, Bisexuales y personas Transgénero.

                                                          ----- ----------------------------------------

Esther Díaz (Ituzaingó, provincia de Buenos Aires, 1939) filosofo argentinarra da saiakera pilo bat idatzi eta idazten dituena. Epistemologiaren eremuko bere ikerketatik etorria,  “epistemologia zabaldua” kontzeptua dugu, gizartearen eta politikaren esparrura zabaldua, hain zuzen ere.

Filosofiaren ikuspegitik, modernitatearen eta modernitateondoko delakoaren berezitasunak aztertu ditu,  zenbait gai ere ikertuz eta jendeari zabalduz, adibidez, gaur egungo sexualitatearen kontuak.


ESTHER DÍAZ FILOSOFOAREN ZENBAIT BAIEZTAPEN, HAUSNARKETA EGITEKO

-          Sexualitatea ez da alua ala zakila edukitzearen kontua, biologiko hutsa gainditzen duen kontzeptua da eta gorputzaren “nahia”rekin zer ikusirik du: honela ulertuta, zenbait filosofo badaukagu gai honen ikerlari (Platon, XIX. mendean Schopenhauer, geroago Nietzsche, eta Freud, psikoanalisiaren testuinguruan).

-          Sexua gizarte- boterearen adierazpen bezala aztertu ahal da, Foucault filosofoari jarraituz: modernitatearen hasieran, burgesek sexualitatearen higienea zaintzen zuten, nahia kontrolatuz, eta semealaba osasuntsuak izanik. Geroago, kontrol hau menpeko gizatalde osoetara pasatu zen, muntai industrialaren eta kapitalismo aldeko ekonomiaren beharra izango balitz bezala, sexuaren aipamenak ixileraziz, eta, kontraesanez, gai honi buruzko ikasketak eta sexu-nahia handiagotuz.

-          Zeinetan ikusten da sexua boterearen tresna dela?

Batbateko behapena: boteredunek sexua praktikatzeko aukera gehiago daukate

Sexuari buruzko kontrola eta praktika batzuk debekatzea (adibidez, masturbazioa) erruaren sentimendua handitzen du, eta pertsona errudunak hobeto menperatzen dituzte gizatalde boteredunek.

Sexua ere boterea da mesedeak eta emate bereziak lortzeko erabiltzen delako.

Sexua boterea da bizitzaren joera oso indartsua delako eta semealabak izateko beharrezko baldintza dugulako, ekoizpenerako baliabideen jabeen kasuan, semealaba osasuntsuak izan behar ziren gurasoei prestigioa emateko.

-          Generoa giza-eraikuntza da, eta gaur egun (herri batzuetan) legearen aldetik onartzen dira, eta teknologiaren bidez lortzen dira, gizonarena eta emakumearena baino sexualitate gehiago (transexualak, trabestiak, bi sexuak dituzten pertsonak baldintza horretan onartutakoak…). Pertsona bat zakila ala alua izanik jaio daiteke eta bere gorputza okertu egin dela sentitu ahal du, beste sexu baten partaidea sentitzen denez gero. Sexua gorputzaren alde hutsa izan ahal da, baina generoa pertsonak berak aukeratzen duen kontua dugu.


-         Biobotereak sexualitatea darabil, gizartearen egitura patriarkalak sendotzeko. Kapitalismoak bioboterea behar izan zuen populazioa kontrolatzeko eta honi boteretsuen interesei buruz eraginkorrago eginarazteko. Adibidez, zientzia esperimental modernoa emakumea kanpoan utziz, baita ere beste gutxiengo sexual edo sozial batzuk, eraikitzen da, erlijio monoteistek “gizon bertutetsuaren” eredu bezala gizon zuri, tarteko adineko, jakintsu eta txukunaren paradigma darabilte.
       Kapitalismoak emakumeak (eta beste gutxiengo sexual edo sozial batzuk) menpekotasunera eramaten zituzten tradizioko zereginetara erbesteratu zituen. Eta sistema emankor ekonomikora asimilatu zituztenean, lantokietako lanpostu bat izan zuten, baina etxeko lana aurrera eramateko arduradunak izaten jarraitu zuten. Hau sexuaren boterearen adibide argia da (kasu honetan, jakina, maskulinoarena). Botere kapitalista, zientifiko, erlijioso eta familiartekoak matxista izaten jarraitzen du gure gizarteak arbasoen botere patriarkaletan finkatzen direlako,  familiak, eskolak, erlijioak, baita ere eredu mediatikoek, hartutako eta erreproduzituetan: emakumeem gorputz biluziak erakusten dira, gogo maskulinoa asetzen dutela pentsatzen delako, baina normalean ez dira ikusten gizonaren gorputza guztiz biluzik, minoritarioa izaten jarraitzen duen emakumeari plazerra  emango liokeenez gero.


-          Garai honetan gure sexu nahiaren etapa berria bizitzen ari gara.  Sexu nahia “sekretuak” eta “debekuek” estimulatzen dutenez gero  (kasu batzuetan "perbertsio" deitutakoak ere bai ), gure garaian,  internetaren bidez bereziki, sexuarekiko zer ikusirik duen dena erakusten dute (lehenago erakutsi ezin zena), eta honegatik nahiaren maila bajuagoa nabari daiteke. Noski, sexua praktikatzen jarraituko dugu, baina beste eragingarri batzuk beharko ditugu, agian.


-          Emakumearen arazoaz soilik arduratzeak ez du balio, gizartearen gailuak matxistak izaten jarraitzen badute, eta gainera, menderatuta egoteak ez du argitasunik bermatzen, zeren batzutan emakumeek beraiek eskema patriarkalak berrekoizten dituzte, umeekiko erlazionetan, adibidez: umeek berez nahi dituzten jostailuak aukeratzen ez dituztenean, adibidez, baizik eta eraikuntza sozialak agintzen duenean, arraren botere sexualaren zerbitzura.


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario