Dakizunez, 2016-17 Ikasturtea antolatzeko ebazpenearen Anexoan eta 6. orrialdean, aipatzen da: “Horregatik, 2016-2017 ikasturtean, oraindik abiatuta ez duten ikastetxeek, Heldutasun Teknologikoko Ereduaren (IKT Heldutasuneko Eredua) OINARRIZKO maila lortzeko ekintzak bideratu beharko dituzte.
Zonaldetako Berritzeguneek, aipaturiko zentroei, behar duten estrategia definitzen lagunduko diete, ikastetxe bakoitzaren berezitasunak kontuan hartuz. Izan ere, hasierako diagnostikoa abiapuntu bezala hartuta, aholkularitza eta laguntza emango zaie zehazturiko helburuak lortzeko. Diagnostiko hori egiteko, ikastetxeek IKT Heldutasuneko Ereduaren aplikazio informatikoa erabiltzeko aukera izango dute, indarrean dagoen eranskinean[ii] oinarrituta baitago. Zonaldeko mintegietan parte-hartzea ere digitalizazio proiektuaren estrategia ezartzen lagungarria gertatuko zaie.”
Aurkezpen honetan, IKT Heldutasun Eredua zertan datza azalten da
Barakaldoko Berritzeguneak emango ditu pausu batzuk laguntza emateko, ikasturte honetan, mailarik ez duten ikastetxeek IKT Heldutasun Eredua-Lehenengo maila atera dezaten.
"IKT Heldutasun Eredua" Mintegia hamabostero egingo da non ikstetxetako arduradunak bilduko dira.
Arduradunaren edo arduradunen lana zera izango da:
- -urriaren amaierako aurre-auditoria egin ondoren Lakuara bidaliko den hobekuntza plan bat egitea.
- -Ikastetxeko dokumentazioa digitalizatzea eta antolatzea.
- -klaustrokideei prestakuntza ematea, behar bada.
- -IKT komisioarekin edo zuzendaritzarekin bultzatzea irakasleek eta ikasleek klaseetan IKTak erabil ditzaten.
- -berritzeguneko hamabosteko mintegira joatea, bertan, auditoria pasatzeko item guztiak burutuko ditugu eta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario