2016/10/05

Berriro hemen: Eskolen arteko Lankidetza Proiektuak


2016-2017 ikasturtean ere  "Eskolen arteko Lankidetza proiektuetan" parte hartzeko gonbidapena zabaldu nahi dugu Berritzegune Nagusia-tik. Haur Hezkuntzatik hasita Bigarren Hezkuntzaraino dago aukera lankidetza proiektuetan jarduteko, hala nahi izanez gero.

Proiektu hauek aproposak dira ikasleek  komunikazio konpetentziak, konpetentzia digitala, eta diziplina baitako konpetentzia oro jorratzeko modu eraginkorrean, geletan bertan edota beste eskoletako ikasleekin modu kolaboratiboan. Funtsean, ikasleek burututako lan produkzioak beste eskolekin eta familiekin elkarbanatuko dituzte sarean, erakuslehio aparta gertatuz euren motibaziorako.
Izena eman ondoren, proiektuak adosteko aukera emango zaie parte-hartzaileei, beti ere, Berritzeguneen laguntza eskura izanik.

Hauek dira  gure proposamenak:
PELUTXEAK :  Haur Hezkuntza 4 eta 5 urteko ikastaldeei zuzenduta. (* LH1n ere bai)  
ASMAKILO : Lehen Hezkuntza 1. eta 2. ikasmailako ikasleei zuzendua.
GURE HERRIETAN ZEHAR : Lehen Hezkuntza 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendua.  
                                                             Sartu izena emateko formularioan
HAMAIKA HAIZETARA:  Lehen Hezkuntza 5. - 6. eta DBHko ikastaldeei  zuzendua.

Eta Europako beste herrialdetako eskolekin lankidetzan jardun nahi izanez gero, eTwinning komunitatean parte hartzea proposatu nahi dizuegu: HH - LH - DBH-DBHOko ikastalde orori zuzendutako proiektuak garatu baitaitezke.

Aurten bai !  Zabaldu zuen gelak eskolen arteko lankidetzari, eta eman aire berria zuen jardunari !

No hay comentarios:

Publicar un comentario