2018/05/17

Maiatzaren 17a: LGTBfobiaren aurkako Nazioarteko eguna




L: lesbiana
G: gay
B: bisexual
T: transexual, transgénero, travesti
I:  intersexual
Q: queer, sin clasificar


     Borgesek esan zuenez, “dena dago Platon-engan eta Aristoteles-engan”, hain bikaina izan ziren filosofo hauen emaitzak giza-pentsamendurako. Eta, egia esan, idiosinkrasiei begiratzen badiegu, agian esan daiteke emakumearen portaera Platon-engandik hurbilagoa dela (“barnetik” behatzea mundua) eta gizonaren portaera Aristoteles-engandik gehiago ekarria (“kanpotik” behatzea mundua), nahiz eta, edozein eredu albora utzita, nork bere nortasuna sortu, nahi izango duen moduan, zeren hauxe baita, azken finean, pertsonaren askatasuna lortzea. 

Gure mintegietan eta ikastaroetan sexu- desberdintasunaren inguruan beti eztabaida interesgarriak pizten dira, intimitate sakona konprometituta dago eta (badira eztabaidak, Europan bertan ere, leku hurbila aipatzeagatik, sortu direnak). Horrela, maiz agertzen dira zalantzak eta galderak:

-          “Pertsona guztiekin tratu igualitarioa defendatu arren, emakume baten eta gizon baten arteko harremanak (emakume libre baten eta gizon libre baten artean gertatzen direnak, ulertuta, noski) “funtsezko erlazioa” betetzen dutela esan daiteke?...”
-          “ Ni transexuala naiz, eta nire bizitzarako askatasunaren pareko baldintzak eta begirunea nahi ditut…”
-          “Ni heterosexuala naiz, beste aukerako sexu portaerak errespetatzen ditut, baina molestatzen nau “heterosexualitate normatibizatuaren” partaidea naizela beste  batzuek esaten dutenean, ni talde batean inskribatuz…”

-          Etab.: badira, soilik, sortzen diren eztabaida hauen agerpen gutxi batzuk.

Hezkuntza Sailak sexu desberdintasunaren gaian sakondu du, ikastetxeetan aztertzea bultzatu du,  eta ikasturte honetan lantzeko LGBTenganako bullying-aren aurkako ikastunitate bat proposatu du, non berebiziko garrantzia hartzen baitute ikasle lekukoek. 

Avanzar en la legitimación de la diversidad y libertad sexual es el camino para ampliar la libertad personal en esta materia, la propia y la de los demás. El tema de dedicación elegido este año es: solidaridad y alianzas.


No hay comentarios:

Publicar un comentario