ARCE 1go topaketa, Huelvan

Barakaldo Berritzeguneak ARCE programan parte hartzen du. LOE delakoan agertzen den 10.1 artikuluaren arabera; egiturak, baliabideak eta jarduerak antolatzea hezkuntza Sailei dagokie, informazioa trukatu, praktika onak zabaldu eta hezkuntza-kalitatea hobetzeko.
ARCE programak duen helburu nagusi Erkidego autonomiko ezberdinetan dauden ikastetxeen edo hezkuntza-erakunde publikoen arteko kolaborazioa sortzea da. Gure ARCE proiektua hizkuntza komunikazio-gaitasunean oinarritzen da eta horri ekingo diogu Servei Educatiu del Baix Empordá, Eldako Cefire eta Cep Huelva-Isla Cristinakoekin batera.
Pasa diren 17 eta 18an izan da gure lehenengo topaketa Huelvan…

XIII. Matematika Jardunaldiak Sestaoko Berritzegunean

Datorren hilaren 27tik martxoaren 1era, urtero bezala, Sestako Berritzeguneak antolatuak, XIII. Matematika Jardunaldiak izango dira. Aurtengo hizlarien artean, Antonia Canals dugu, Gironako unibertsitatean lan egiten duen matematika didaktikan aditua dena eta unibertsitate horretako GAMAR gabinetearen zuzendaria.

Izena emateko, esteka honetan egin klik. Jakin ezazu inskripzioa egin daitekeela atalez atal. Esate baterako, otsailaren 29an, 15:30etatik 17:30etara, Canals-ek egingo duen hitzaldirako eman dezakezue izena. Egun horretan, “Kalkulua Lehen Hezkuntzako 2. eta 3.zikloetan” izenburua duen hitzaldia entzuteko aukera paregabea izango dugu. Egun horretan bertan, goizez, “Problemen ebazpena haur eta lehen hezkuntzan” , 09:30etatik 13:30etara, eskainiko digu. Azkenik, ostegunean, goizean, ordutegi berarekin, “Geometria haur eta lehen hezkuntzan” jorratuko du.

Saio hauek, haur eta lehen hezkuntzako irakasleentzako zuzenduak, IES Ángela Figuera BHIn egingo dira.

Bigarren Hezkuntzari dagokionez, hona hemen egitaraua:

9:30-11:15. José Manuel Arranz. IES Europako irakaslea (Ponferrada. León).“Espazio-geometriari hasiera : poliedroen mundua”

11:45-13:30. Joxemari Sarasua. UPV/EHUko Magisteritza Eskolako irakaslea. “Van Hiele-ren eredua geometriaren ikaskuntza- irakaskuntzan”.

Otsailaren 28a : DBHko irakasleak

9:30-11:30. Joxemari Sarasua. “Definitu, sailkatu eta justifikatu egiten dugu geometrian”

12-13:30. Santiago Fernández. Berritzegune Nagusiko matematika aholkularia. “Probabilitatea, gero eta nabariagoa den mundua”

Antonia Canals-i buruz informazio gehiago:

  • GAMAR kabinetearen orria
  • EHUko “Matematicas en la etapa de educación infantil: retos y propuestas de futuro” Jardunaldien bideoak (2008)
  • Montessori hoy blogean
  • Conversaciones matemáticas con Antonia Canals liburuaren laburpena
  • Fran J. Garcia matematika irakaslearen blogean

Formación On line

El Instituto de Tecnologias para la Educación ITE, (antiguo ISFTIC, CNICE…) abre la 2ª convocatoria de formación para este curso a partir del día 16 hasta el día 23.

La oferta de cursos es amplia y abarca casi todas las áreas y niveles educativos, podeis consultar la lista completa asi como realizar la preinscripción en estos enlaces:

Listado de cursos.

Preinscripción

IMPLANTES COCLEARES- KEPA MARTÍNEZ

El pasado 13 de diciembre Kepa Martínez, maestro de audición y lenguaje,  estuvo con los especialistas en la respuesta  a alumnado con nee  del Berritzegune de Barakaldo dando  una charla sobre la estimulación del lenguaje  en alumnado  con implantes cocleares

En  síntesis, a lo largo de esta interesante charla nos habló de :

- Quienes se   pueden beneficiar del implante coclear  son las personas sordas. Es decir , personas que aún teniendo algún resto auditivo no es aprovechable. Por tanto,  la sordera debe ser profunda y bilateral.

- A pesar del implante las persona sigue siendo sorda.

- Hasta los 6 años  de edad es recomendable su colocación  y cada vez se están colocando  a edades más tempranas, incluso antes del año.

- Después de la colocación del  implante es fundamental la estimulación del lenguaje:

…El plan de trabajo no puede ser enfocado  por parcelas , tiene que seguir criterios globales y no se deben  trabajar los fonemas de forma específica.

…En cuanto  a la metodología de trabajo, esta debe estar basada en la repetición de estructuras simples  y siempre de forma lúdica, dentro de en un ambiente relajado.

… Se debe trabajar  a diferentes distancias , con diferentes fuentes de sonido. La velocidad de las emisiones  , prolongarlas,  sobre todo  en las vocales.

…Elegir contextos ricos en estímulos.

… Dar muchos modelos, muchas pistas ( no se trata de que adivinen sino de que aprendan) , mucha variedad de estímulos.

…Las actividades podrán ser   estructuradas  o espontáneas, aprovechando lo cotidano.

Y sobre todo es imprescindible la  colaboración y apoyo familiar

Bogan apar tartean

Kurtsoa hasi zenetik, boga, boga egon gara. Orain Gabonak datoz eta haiekin batera merezi dugun kera, baina, lehorreratu aurretik, agian Tutore 2.0 garaia itsasontziak egindako itsasaldia birpasatzea aproposa dugu.

Arraunean ibili ondoren,

itsasoaren handitasunaz

hitz egin dezakegu,

porturatu gara eta…

La entrevista motivacional. Pilar Feijoorekin izandako lansaioa

Gaur, zuzendaritza taldeen mintegien egunean, “la entrevista motivacional” izenpeko lansaioa izan dugu berritzegunean. Pilar Feijoo pedagogian lizentziatua da eta Sorkari-n egiten du lan. Barakaldoko zentruen zuzendariak, ikasburuak, aholkulariak, orientatzaileak eta udaleko langileak ere batu dira bi ordutako saio honetan. Ezkerraldeko irakasleak ere hurbildu dira. Artikuluaren azken zatian dituzue berak utzitako materialak eta esteka batzuk informazioan sakontzeko.

Pilarren eskutik, tailer antzeko saioa egin dugu. Bertan,  elkarrizketak egiteko beste era eraginkorragoan nola gauzatu azaldu digu. Bertaratuei bi galdera egin dizkie, tan taldeetan erantzuteko. Taldeetako bozeramaileak esandakoarekin lotu du diskurtsoa, oso adibide praktikoak erabiliz. Azkenik, marko teoriko xumea eskeini digu (materialean dagoena).

Jarraitu irakurtzen-Sigue leyendo »

Ikastea, Hezkuntza Saileko atari berria

Gaur aurkeztu da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza atari berria. Atari hau erabiltzaileen arabera antolatu da: ikasleak, irakasleak, familiak eta zentruak dira aukeran ditugu sarbideak. Bertan bildu dituzte  dauden zerbiztu, web eta antzekoak. IKASTEA du izena eta Irekia atarian dagoen esteka honetan duzue gaur gertaturikoaren berri.

Hasierako itxura minimalista baita koloretsua ere bada.
Atal bakoitzean sartzean, itxura garbiko gunea ikusten dugu eta hizkuntzen artean aldatzeko ez dugu hasiera orrira joan beharrik (horrek errazten du nabigazioa eta eskertzekoa da). Hizkuntzak aipatu ditugula euskaraz, gazteleraz eta ingeleraz irakur daitezke edukiak.

Sartzea baino ezin dizuegu esan. Arakatu, nabigatu, informatu eta parte hartu!

BARAKALDOKO XXV. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

2011ko azaroaren 3an eta 9an, Clara Campoamor Aretoan, IKASTEN IKASI Barakaldoko XXV. Jardunaldi Pedagogikoak ospatu ditugu.
Informazio osoa Jardunaldien blogean duzue. Hala ere, hurrengo gidoiaren atalen esteketan klikatuz nahi duzuen informazioa edota baliabideak eskura ahal dituzue.

EKITALDI NAGUSIA: Azaroak 3

1. Aurkezpena

2. Jardunaldi Pedagogikoak :

3. Carles Monereo : APRENDER A APRENDER

TAILERRAK: Azaroak 9

1. Javier Bahón : APRENDIENDO POR MÚLTIPLES CAMINOS

2. Isabel Galende: HERRAMIENTAS PARA AUTORREGULAR EL APRENDIZAJE

3. Kenar Martínez: IRAKURKETA BIKOTEKA

INDARKERIA SEXISTAREN AURKA

Azaroaren 25ean, Indarkeria sexistaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen dugu.

Gaur egun, pairatzen dugun indarkeria estrukturala da eta gure bizitzaren esparru guztietan ematen da. Beraz, aurre egin nahi badiogu, ezinbestekoa da prebentzioz hitz egitea, baita hezkidetzaz ere.

Horretarako, Hezkuntza Sailak, ikasturte honen hasieran, Hezkidetza Mintegia eskeini du parte hartu nahi duten ikastetxeetan genero-berdintasunean eta indarkeriaren prebentzioan oinarritutako hezkuntza eskuharmena egiteko eta hobekuntza prozesuak abierazi edota bultzatu ditzaten hausnarketarako eta prestakuntzarako guneak izaten.

Mintegian, baliabideak eta lan-tresnak eskura jarri dira. Adibidez, DBHrako

Beldur-barik kanpaina eta horretarako sortutako materiala “heziketa-kita” eta, LHrako NAHIKO programa.

Beste aldetik, ikastaroaren barruan “Educando para la igualdad y la prevención de la violencia de género” formakuntza-ekintza azaroaren 8an eta 9an  izan da. Saioen helburua irakasleak sentsibilizatzea izan da,  gerorako, ikastetxeetan analisia egiteko hainbat esparrutan: eskolako espazio eta denborak, ikastetxeetan sortzen diren harremanak eta aniztasuna bere konplexutasun osoan, eskola-materialak, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak, ikasliburuen edukiak eta bertan erabiltzen den hizkuntza, jolasak, bilerak, irakasleen eta familien harremanak… Hausnarketa eta diagnostiko ostean, hobekuntza esparruak hauteman egingo dira jardunbideak aldatzeko neurriak proposatzeko nahian.

Prestakuntza saioen laburpenak  Berritzegune Nagusiak grabatuta du  eta helbide hauetan eskuragarri:

Lidia Puigverten bideo-laburpena: http://www.youtube.com/watch?v=6hxGptqN-KI

Marianen bideo-laburpena1: http://www.youtube.com/watch?v=t2XNltWkN_M

Marianen bideo-laburpena2: http://www.youtube.com/watch?v=uQ2-GmkJ5zE

Marian Morenoren bloga ere oso interesgarria da eta honetan baliabide baliagarriak aurki daitezke.

WordPress Themes

Tag cloud widget powered by nktagcloud